XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzak ez dira naiko gertakizun au azaltzeko.

Ixildu bitez beraz... eta otoitz sutsuak bijoakio Guzialdunari...

Beraz ar bitza il diranak bere magalean (goian bitez) eta erruki begiz zanpatua bañan bizirik gelditu dan Ungaro erriari begiratu.

Bañan, ori naiko ez balitz bezela, Ungarian bakarrik ez dabiltz gizonek bat bestearen aurka.

Gorroto berarekin, bañan beste elburu edo azken batzuekin, Egipton'ere gudan dabiltz.

Suez`ko ibaia ontan batzuen ezkubideak besteak ez dituztelako ezagutzen edo; eta jakiña, erabakitzeko... guda.

Aita Santuaren biotza auek jakitean, negar malkoak ixurtzen ari da.

Gertatuak min ematen dio eta gizon guztiak aita on bezela maite dituanaren biotza, illun dago.

Eta bere miña argikiro azaltzen digu.

Bere itza toki orotara zabaldu da; beste iñoiz ez bezela, amabost egun barruan lau aldiz entzunarazi du bere Itza.

Iru idazki eta Dei bat.

Lauek garrantzi aundikoak eta erakutsiaz beteak.

Ara emen Idazki eta Dei auen egunak: Ungarian gertatuari buruz, Urrillaren 28'an: Egipton gertatuari buruz, Azaroaren lenengoan: Ungaria'ko gertakizuneri buruz, Azaroaren 5'an /. Pakearen eskeko Dei-miña, Azaroaren 10'an //.

1) Ungarian gertatuari buruz: Sortaldeko Europan, eta batez ere txit maite degun Ungari errian ikusten ditugun gertakisun negargarriak bene-benetan nere biotza ukitzen dute; gero Gotzai, Apaiz, Eleiztar bakoitz eta gustieri, pake eske Jaunari otoitz egiteko eskatu ondoren esaten du: ... guztiok jakin bear dute ergigikiro, errietako iskanbillak, eriotza berakin duten iskilluz edo erritarrak beartuaz zuzentzerik ez dagola....

Ze gogoan izan bear lituzketen itz auek sasi egintzari batzuek!

Ungaro erriaren sinismentasunez mintzo ondoren, esaten die: Ziur ziur gaude erri maite maite au gaur eguneko ez bear ikaragarrien erdian, pake eta askatasun eske Jaunagana zuzenduko dala...

Gero jarraituaz, dio: " Ziur ziur gaude mundu guziko kristau guziak edonun izan, ainbeste neke eta naigabetan murgildurik dauden Ungaro anaiakin batera (...).